
PRODUKZIOAK

Se busca
Espazioan eta denboran
odisea bat.
Se Busca… baina... Zer ari gara bilatzen? Sorkuntza hau Homeroren La Odisearen eta El mayor encanto amor eta Calderon de la Barcaren El golfo de las sirenas textu - ardatz ditu. Izan zitekeenaren historia bat, bizitza paralelo guztien topaketak. Haien bidaia partikularren erdian elkartzen direnak.
​
Looper bat bidaia eszenikoaren hasiera da, bi antzezleak musikariak, argi eta soinu teknikoak, aktoreak, sukaldariak eta haien paperak antzezten dituzte. Dena zuzenean, egia dena. Benetan nahi dugunekin, ikuslegoarekin, konektatzeko saiakera bat.
Sinopsia
Bizitza osoa zerbaiten (edo norbaiten) zain gabiltza, eta ez gara konturatzen zerbait edo norbait hori gure barruan dagoela. Inor baino urrutiago bidaiatu nahi dugu falta zaiguna aurkitzeko, baina ez gara gai gure barne-bidaia garrantzitsuena dela ikusteko.
​
Gure odisean Penelopek inoiz etorriko diren alienen zain dago, Ulises eskalearengandik erregearengandik baino gertuago dago eta eszenatokiaren zehar dabiltzan aktoreek antzezten dituzten pertsonaiak baino galduago daudela onartzen dute.
​
Bidaia bat baino besterik ez dago: gure amaren sabeletik inframundura eramaten gaituena. Bitartean egiten duguna, ez da Olinpoko jainkoen konpetentzia izango.
Gu geu gara gure ekintzen arduradun bakarrak, nahiz eta gure gustukoa ez izan.
Izarren arteko distantziak geroz eta handiagoak dira
eta gu geroz eta urrutiago gaude.
Tripulazioa
Proiektua
Tabula Rasa
Sorkuntza eta aktoreak
Mariano Estudillo & Itxaso Larrinaga
Sorkuntza
Homeroren La Odiseatik sortua
Testuak
Maria Crespo eta Calderón de la Barca
Espazio ezenikoa
Berta Navas
Ekoizpena
Markel Ganboa
Grafismoa
Kalashniköv
Ikus-entzunezkoak eta argazkiak
Esti Alonso, Pato Andersen& Abel García


1990eko ekainaren 10ean Durangon (Bizkaia) jaio zen, herriko antzerki konpainia egonkorreko Karrika taldeko partaide izan ezik, 2011an beste bide bati hasiera eman zion eta Arte Bizia kultur anitzeko elkarteko kide izatera eraman ziona. Ondoren, besteak beste, Mariano Estudillo eta Eneko Sagardoyrekin batera Atara Zarata sortu zuten, berak kudeatutako taldea dena. Talde honek euskal lurraldean egin ditu bere antzezpenak, arrakasta izanik, euskaraz zein gaztelerazko testuak eginez, publiko gazteari bideratutako LGTBIQ gaiekin.
​
Madrilen bizi da orain ikus entzunezko eta antzezpeneko ekoizpenean formakuntza jasotzeko asmotan.
MARKEL GANBOA
Bidaiarako bizigaiak


MARIANO ESTUDILLO
Kapitain eta marinela
Nahiz eta bere lana aktore izatera bideratzen den, bere lehen proiektua zuzentzen du 18 urterekin, Durangon (Bizkaia) hazi eta aktore zein musikari bezala bere lehen pausuak eman zituen herrian. Lehen antzezpen honetan ikusten ziren jada hurrengo ikuskizunetan mantendu dituen ezaugarriak: musika zuzenean, diziplina anitzak bata bestearekin elkarbizitzen, arte plastikoak …
Jada Madrilen, zinema (La herida, Un otoño sin Berlin), antzerkia (Las amistades peligrosas, En el estanque dorado) eta telebista (Vive Cantando, Servir y proteger) lanak bateratuz, 2015ean Ni nunca ni jamás mikroantzerkia zuzentzen hasi zen bere ikuspegi pertsonaletik, eta gainera soinu - espazioaren konposaketa eta zuzendaritzak eginez (Las amistades peligrosas, Cuando menos te lo esperes…, Scivias…).
Se Buscarekin, zuzendaritza artistiko eta soinuaz gain, testu guztien baturaren dramaturgia sinatzen du lehenengoz.

1997an jaio zen Valdepeñasen, eta oso gazte zela zientzia eta hizkuntzetan interesa zuen. Dantza ikasi zuen Albaceteko kontserbatorio profesionalean. Ondoren, Madrilera etorri zen eszenografia ikasteko RESADen.
​
Lizenziatzerakoan dagoela eta bere josteko eta dantza egiteko pasioak mantenduz noiz behinkako ikastaroekin, bere izena antzerki munduan badoa hedatzen, jada AlmagOFF, Teatro Galileo, Teatro Carlos III, Pabellón 6, Nave 73 eta Teatros del Canal bezalako lekuetan lan eginez.
BERTA NAVAS
Odisearen kartografia
RESADen antzezpen testualean titulatua, antzerkian eta arte eszenikoetan masterra burutu zuen (Universidad Complutense de Madrid) non J.L. García Barrientos antzerki pedagogiako TFMa zuzendu zion. 2013a geroztik, irakasle bezala aritzen da Grumelot Formación-en Proiektu Pedagogikoan Nave 73 antzezle eta sortzaile eskolan.
Nahiz eta antzezle bezala ikasketak izan eta YourChance (Mosku) eta Almada (Portugal) bezalako nazioarteko jaialdietan parte hartu, zuzendaritza eta sorkuntza planoan nabarmendu da, Almagro antzerki klasikoko jaialdi internazionaleko zuzendaririk gazteena bera izanik, Aparece un corazón en un descampado antzezlanarekin.
Sorkuntza planoan ikasten jarraitu du zuzendaritzaren laguntzaile izanik La Abadia antzerkian Andres Limaren Sueño antzezlanarekin eta José Padillaren zuzendari laguntzailea Las crónicas de Peter Sanchidrián Pavón Kamikazen.
ITXASO LARRINAGA
Zelatari eta marinela
Zer pentsatuko luke gure iraganeko niak gaur aurkituko bagina?
Zergatik orain
Heroi klasikoak
Lavapieseko kalezuloan dabiltza
Madril Troya da. Hiri honetan ezagutu ditugun pertsona gehienak haien ametsengatik borrokatzeko etorri dira. Dena utzi dute haien izena historian zehar oihartzuna izan dezan, baina zer gertatzen da gero? Zer gertatzen da gerra amaitutakoan? Etxera bueltatzeko gai gara ala aitzakia bat behar dugu era mugagabean borrokan jarraitzeko? Porrota onartzeko gai gara?
​
Galdera hauek buruan genituela, La Odisea irakurtzea prozesu emankorra izan zen eta Homerok bere epopeian planteatzen dituen gauzekin bat egitea behar genuen bultzada eman zigun heroi klasikoengandik oso urruti ez gaudela ulertzeko: gure bizitza zerbaitetarako balio izan duela sentitu nahi dugu, egiten dugun horretan ez dugula okerrik egin, azken finean, guzti honek zentzua duela.
​
Mundu honetan, sare sozialen bitartez gure aztarna utzi behar dugun garai batean bizi gara, desberdintzen gaituen zerbait dagoela erakutsi behar dugu, bakarrak egiten gaituena, baina azken finean denok gauza bera bilatzen dugu: besteengan konektatzen gaituen berezitasun hori aurkitzea.

Itzultzerakoan, ¿leku edo denbora batera itzuli nahi duzu?
Itakara buelta zaitezke non dagoen ez badakizu?
#SeBusca-ri buruz...
Eta galderarik garrantzitsuena: zer dago musika kutxan?
TABULA RASA
